· Helburuak eta Metodologia
Kirol jarduerari ondorio hezitzaile ugari atxikitzen zaizkio, baina edozein kirol aktibitateak, berez, ez ditu beti emaitza hauek ziurtatzen.
Erabateko lehiakortasuna, ingurunearen izugarrizko presioa, garaipenaren beharra, arrakasta lortzearren dena zilegi bihurtzea, konparaketa soziala, espezializazio goiztiarra, epe motzegiko helburuak eta desegokiak (errendimenduko irizpidetara mugaturikoak), hautapen sistema zorrotzegia, mailaren arabera partaideak baztertzen dituen egitura …
Haurrak bere burua ezagutzea eta balioestea nahi dugu, bere gaitasun pertsonalak erabiltzeko ahalmenak jorratuz. Jasotako esperientzien arabera, bere nortasuna eratuz joango baita.
· Nortzuk gara
Jolastuz Jokatu irabazteko asmorik gabeko kultur-kirol elkartea da. Kirolaren bidez pertsonen prestakuntzan eta garapenean espezializatutako kultur elkartea gara.
Jarduera profesionaleko hainbat arlo eta sektoretan esperientzia duen lan taldea gara: Lehen hezkuntzako eta Gorputz hezkuntzako Irakasleak, Futbolean goi teknikariak, Muskulazioan goi teknikariak, Atletismoko monitoreak eta psikomotrizitate teknikariak.
Esperientzian eta ezagutzetan oinarrituta, diziplina anitzeko lan talde honek zerbitzu profesionala bermatzen du; betiere, erakunde bakoitzaren beharretara, estilora eta nortasunera egokituta.
Irakurri gehiago »· Dabilen harriari goroldiorik ez
Danok Bat Clubak udako futbol-campuseko IX. edizioa eskainiko du 2022an, Jolastuz Jokatu Elkartearekin batera. Bakoitzak bere arloan duen esperientziatik abiatuta Campusaren antolakuntzan elkarlanean arituko dira biak. Campus Danok Bat 5 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta ekainaren 27tik uztailaren 1era, uztailaren 4tik 8ra edota uztailaren 11tik 15era izango da. Erabat euskaraz izango da, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan.
Ekimen honen helburuak honakoak dira:
- Haurrengan kirol jarduera eta haren balioak sustatzea
- Kirola euskararen erabilerarekin lotzea
- Gure kirol kultura ezagutzea
Pandemiaren ondorioz bi urtez geldirik egon ondoren, Danok Bat campusa kontzeptu desberdin batekin itzuliko da. Bertan, Campusaren berezko futbol-jardueraz gain, aire zabaleko kirol-jarduerak bultzatuko dira, hori guztia haurren elkarreragin kognitiboak eta emozionalak sustatzeko helburuarekin, Danok Bat Futbol-psikomotrizitate Eskolaren eta Jolastuz Jokaturen metodologiaren adierazgarri.
2019 UDALEKUA
UDALEKUAK HASI DITUGU!!!!
2017ko Udalekuetan izena emateko matrikula orria
Udalekuetan Izena emateko inprimakiak
Aurten ere Udalekuak izango ditugu!!!