Helburuak eta metodologia

HELBURUAK:

Gaur egun, kirol jarduerari ondorio hezitzaile ugari atxikitzen zaizkio, baina kontutan izan behar dugu edozein kirol aktibitatek berez, ez dituela beti emaitza horiek ziurtatzen. Hau da, ondorio pedagogiko egokiak egon daitezen, baldintza eta ikuspegi zehatz batzuen menpean gauzatu behar da kirol jarduera.

Izan ere, goi-mailako kirolean hedatuak dauden hainbat eta hainbat ikuspegi, kirol hezitzailearekin kontraesanean leudeke, helburu pedagokikoak eskuratzeko oztopo eta eragozpen lirateke. Horren lekuko aipa daiteke ondorengo ezaugarriei gehiegizko lehenespena eskaintzea, beren garrantzia muturreraino eramatea, alegia.

Erabateko lehiakortasuna, ingurunearen izugarrizko presioa, garaipenaren beharra, arrakasta lortzearren dena zilegi bihurtzea, konparaketa soziala, espezializazio goiztiarra, epe motzegiko helburuak eta desegokiak (errendimenduko irizpidetara mugaturikoak),  hautapen sistema zorrotzegia, mailaren arabera partaideak baztertzen dituen egitura …

Egoera honen aurrean, Jolastuz Jokatu kultur-kirol elkarteak kudeatzen dituen jarduerak, irizpide eta ikuspegi hezitzaileetan oinarrituta daude, arestian aipaturiko arriskuei irtenbidea aurkitu nahirik. Jarrera benetan ausarta eta berezia islatuz.

Funtsezko helburuak honako hauek dira:

  1. Psikomotrizitate aldetik umeek dituzten premiak bermatzea kirolak berak ematen dituen aukera zabalen bitartez. Beti ume bakoitzaren jardunbide ebolutiboa errespetatuz.
  2. Kirol aktibitatea eragin.
  3. Parte hartze orokorra sortzea. Horrez gain, kalitatezko oinarrizko gorputz hezkieta bermatu.
  4. Talentu handiko kirolariak detektatu, lagundu eta ebaluatu.

METODOLOGIA:

Haurrak bere burua ezagutzea eta balioestea nahi dugu, bere gaitasun pertsonalak erabiltzeko ahalmenak jorratuz. Jasotako esperientzien arabera, bere nortasuna eratuz joango da. Autonomia lor dezan, gero eta zailtasun maila haundiagoko jarduerak eskeiniko dizkiogu haurrari, betiere bere mailari egokituak. Era berean, atsedenarekin eta gorputzaren garbitasunarekin zerikusia duten ohiturak sustatuko ditugu, eta baita agindu errezak betetzea, tresnak saio amaieran jasotzea eta antzekoak ere. Haurrek gaitasun motor berriak lortzeko grina dute. Oreka, jarreraren egokitasuna eta lateraltasuna meperatzen duten heinean, euren gaitasun motorrak eta espazio-denboran orientatzeko ahalmenak garatuko dituzte.

Haurraren alderdi positiboak aintzat hartuko ditugu, eta haren mugak onartuko ditugu. Haurra zer egiteko gai den hartuko dugu abiapuntu gisa eta zer egiteko gai ez den. Bere gaitasunak lantzeko aukerak eskainiko dizkiogu.

Bere sormena eta autonomia sendotzen lagunduko diegu. Jarduerak gauzatu eta bizi izan beharko dituzte.

Haurraren erritmoa errespetatu, ez behartu ikaskuntzaren abiaduran.

Portaera Psikomotorren bilakaera eta ibilbidea errespetatu: tonuaren ezaugarriak, emozionalak, ezagupenezkoak, espazio-denboraren orientazioa; urratsei jarraituz.

Lan giro irekian mugituko gara. Baloreetan hezia.

Hezkuntza Integrala.

HEZKIDETZA gogan izanik.

Eta Diskriminaziorik ez.

Ume guztien kirola egiteko aukera eta eskubidea bermatzen dugu.

2024(e)ko azaroa
A A A O O L I
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930