Psikomotrizitatea

Danok bat futbol taldeak, 18-19 denboraldirako proiektu berriztatzailea, “Psikomotrizitate Futbol Eskola”, Jolastuz Jokatu elkartearekin batera martxan jarri zuen. 2013-2014an jaiotako umeei zuzendutako ekintza izan zen. Gaur egun proiektua sendotzen jarraitzen ari da.

Zer da Psikomotrizitate Futbol Eskola?

Psikomotrizitatea ulertzeko eta garatzeko modu asko daude. Gure ikuspuntutik, Psikomotrizitate-futbol jarduera honetatik, umea bere osotasunean kontutan hartzen da. Garapen prozesuan alderdi guztiak kontutan hartzen dira: interakzio kognitiboak, emozionalak, sinbolikoak eta sensoriomotrizak.
Testuinguru psikosozial batean umeak izateko eta adierazteko gaitasuna izango duelarik. Hau da, mugimenduak inguruarekin, besteekin eta objektuekin harremanetan jartzen gaitu . Interakzio hauen bitartez umea bere burua eraikitzen doa. Horretarako segurtasun ibilbide bat sustatuko duen eta egokitua dauden espazio-denborak, material eta dinamikak proposatuko ditugu. Horretarako, esparru ezberdinetako profesionalen laguntza jasoko dute (psikomotriziztak, gorputz hezkuntzako irakasleak, kirol futboleko teknikariak).

[ngg src=”galleries” ids=”4″ display=”basic_slideshow”]

Etapa honetan eta futbola medio dela, umeen ikaskuntzarako eta garapen osasuntsu baterako beharrezkoak diren estrategiak garatuko dira.
Psikomotrizitate futbol eskolako instalazioak eta materialak, adin honetako umeentzat pentsatuta eta egokituta daude. Umearen garapenerako hain garrantzitsuak diren objektu, jostailu eta espazioak ere umeen beharren arabera diseinatuak daude eta bertan burutzen ditugun ekintzetan aukera zabala eskaintzen dugu, heziketa aberatsa eta integrala izan dadin.

2024(e)ko azaroa
A A A O O L I
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930